XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Legea ikasteko eta betetzeko mediorik ez dutenak....

- Legea betetzen ez zutenak Salbamenetik kanpo gelditzen dira.

Jesusen jarrera

- Jesusen salbamena unibertsala da baina behartsuentzat, batez ere.

- Gizonek baztertutako guztiak Jaunak maitatzen eta onartzen ditu.

- Sufrimenduaren aurrean Jainkoa ez da neutrala.

Ezmaitatuak eta ezonartuak defendatuz eta babesgabeak babestuz azaltzen du Jainkoak bere erregetza.

b) Bekatariei abegi egiten die

Jesusen garaian

- Bekataria.

- Legea betetzen ez zuena.

- Lanbide ezmorala zuena: trukazaileak, zergalariak, artzaiak....

- Bekataria izateak gizartetik aparte geratzea esan nahi du, mespretxaturik eta, normalki, kondenaturik.

- Lanbide batzuetan aritzeak giza eskubideak galtzea dakar eta harreman normaletatik bazterturik: ezkontzetatik, otoruntzetatik, agurra....

Jesusen jarrera

- Jesus beraiengana hurbiltzen da.

- Laguna bezala: bere laguntza eta ulerkortasuna eskainiz.

- Gainera, Jainkoaren hurbiltasuna eskaintzen die, bere barkamena.

- Jainkoaren barkamena bekatariei heltzen zaiela eta Jaunaren Salbamenaren planaren barruan daudela jabeturik aritzen da Jesus.

(Mt. 21,31).

Salbamena ez da lortzen Legea beteaz bakarrik.

ARIKETAK

Lan pertsonala: Jesus besteentzako gizona.

1. Baztertuen ondoan: - nortzu ziren?.

- nortzu dira gaur?.

- zein izango litzateke Jesusen jarrera gaur?.

2. Bekatariei abegi egiten die: - nortzu ziren?.

- nortzu dira gaur?.

- zein izango litzateke Jesusen jarrera gaur?.

3. Gaixoei laguntza ematen die: - nortzu ziren?.

- nortzu dira gaur?.

- zein izango litzateke Jesusen jarrera gaur?.

4. Emakumea birbaloratzen du: - zein egoera zuen emakumeak?.

- zein egoera du gaur?.

- zein izango litzateke Jesusen jarrera gaur?.

- Elkarjartzea, erantzunen aurkezpena eta komentarioa.

- Hiztegia: baztertuak, bekatariak, gaixoa, emakumea.